Thursday, October 30, 2008

Children of Men ikusi dut etbn

Aste honetan, Felix Linaresek aurkezten duen saioan, Children of Men filma ikusi dut. Benetan... txundituta utzi ninduela.
Arrazoi askorengatik.
Errealizazioa oso ona dela uste dut; eta girotzea aparata.
Baina sakoneko gaia.. gordina bezain gaurkoa.
Alfonso Cuarteron mexikarrak gidoituta eta zuzenduta, 2027an kokatzen da drama: atzerritarrez inguratutako Bretaina Handian ez da umerik jaoitzen aspaldi. Emakume guztiak antzu gelditu dira.

Monday, October 27, 2008

Hogeitazazpian 27 urte

Nire irakasle ohi batek (EHUko IEKom fakultatean), urriaren 27an, hogeitazazpi urte bete(tzen) ditu.
Lehendabizi zorion ONAK opa nahi dizkiot: 27 arrazoi on zoriontzeko.
Eta aurrerantzean, orain arte bezalako bizitza (& ekoizpena) oparoa eta emankorra izan dezala opa nahi diot:
Zorionak Katixa! Segi horrela beste 27 urte... gutxienez!

Sunday, October 26, 2008

Windowsekin halabeharrez

Gaurko Amarauna saioan, Jakintza ikastolako bideoa komentatzen genuene artean, Paco Riviere irakaslearen kasua agertu da: Windowsekin betirako eta halabeharrez behartuta egoteko kondenatu dutelako. Ez duzula sineste? Irakurri hau!

SOFTWAREA & HARDWAREA BANAEZINAK
Pacok PC City denda batean Samsung eramangarri bat erosi zuen 2005 urtean. Eta aurre-instalatutako Windows sistema ekarri zuen berarekin.
Riviere jauna saiatu zen sistema eragilea "itzultzen" eta ezin izan zuenez, tribunaletara joan zen.
Bi urte bueltaka ibili ondoren, arrazoia kentzeaz gain, tramite guztien "kostuak" ordaintzeko zigorra jarri diote ere.
Zer deritsozue gertatutakoari? Hamaika ikusteko (eta jasateko) jaio gara.
Baina Windowsekin ere??? Linuxen askatasuna aldarrikatzeko, Jakintzako umeak daude.

I'm a PC from jakinmin on Vimeo.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO
  • Zabaldu berri hau blogosferan
  • Aupatu gaia
  • Irakurri Paco Riviereren informazioa

Irratia & telebista batera

Amarauna saioa ikus, entzun eta parte hartzeko erreztasun guztiak jarri nahi dituzte.
Igande honetan sare-birtual-radio-foniko totala sortu nahi dute, blogari eta entzule guztiak harrapatzeko asmoz. Ea nola ateratzen zaien.
Stream videos at Ustream

Thursday, October 23, 2008

Amaraunean erori garela ikusteko...

Nire amamak esaten zuen: hamaika ikusteko jaio gara!
Eta egia zen/da: amaraunean erori nintzela esan nizuen; eta oraingoan ikusi ahal izango duzue.
Joxe tekno-frikiak froga bat jarri digu, eta gainditzeko puntuan nago.
Norbaitek aguantatuko al du pantaila aurrean, irratian esaten ditugun kontuak entzun artean??
Hamar mila baietz!

Ordenagailuei tratu ona emateko bidea

Hezkuntza Telebista & blogak blogean, berri ba irakurri dut gaur goizean, txundituta utzi nauena: Jakintza Ikastolan du jatorria, eta bideao ta guzti dator.
Zein jende dagoen han ezagututa, zer espero genezakeen?

  • Maite Goñi, ikt-eroa, beste saltsa askotan egoteaz gain, Amarauna saioan ere partaide da

  • Gorka Julio teketetzen baldin badabil, ze arraio aterako da hemendik?

  • umeen eskuetan ordenagailuak uzten baditugu... nola ikasiko dute "educacion para la ciudadania" ospetsu hori?

Azaldatuta nago eta ezin dut sinetsi: ordenagailuek ere autonomia eskatzen hasi eta... independentzia aldarrikatuko al dute laster?
Gai hau Amaraunean hitz egiteko modukoa dela uste dut. Nirekin bat al zatozte?


Monday, October 13, 2008

Eee PC bat eskuratu dut

Duela gutxi, azpi-eramangarri bat eskuratu dut: Asus Eee PC horietariko bat.
Linuxekin jantzita eta diru gutxirekin ordainduta.
Egia esan esperientzi berri bat da: mikro-konputazioa esango nuke.
PDA bat baino gehiago eta eramankor bat baino gutxiago.
Baina tarte horretan (balio duenagatik) ezin zaio gehiago eskatu.
Ez duzue uste?

ARAZOREN BAT EDO BESTE
Unibertsitatean erabiltzeko asmoa nuen, IEKom ikasketak arintze aldera, baina Eduroam sarera konektatzeko lehenengo arazoa: suplikante bat behar omen du.
Eta instalatzeko terminal bat ireki: nola demontre irekitzen da? Nondik ateratzen zaio holakorik?
Josu Orberengana joko dut arazo hauek konpontzen laguntzeko. Josuuuuuu!

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

Gai honetaz gehiago jakin edo egin nahi baduzu:

Sunday, October 12, 2008

lehen filma Espainian

Pilarika egunean egin omen zen lehen filmazioa Espainian: eguerdiko 12etan mezatik ateratzen ziren artean.
Baina batek baino gehiagok hori mito bat dela diote; edo gezurtxo bat dela esaten duenik ere badago.
Kontua zera da: zinema soziokulturalki eraikitako gauza bat dela uste dut nik.
Eztabaida hau euki nuen IEKomen izan nuen irakasle batekin:
  • Berak zinemaren historia azaltzerakoan, sozio-politikoko ontzat ematen den bertsioa kontatu zigun: Eduardo Jimeno Correasek egindako filma, Espainian, Lumiere anaiei erositako kamara batekin egin zen lehen filma zela, 1896ko urrian halegia.
  • Eta nik beste iritzi batzuen arabera, hori horrela ez zela esaten zuen ikerleren bat edo beste bazegoela.
Bilboko mediku batek, Frantziako irakasle baten laguntzarekin (Jean-Claude Seguin), frankismoari ondo zetorkion teoria hau ikertu eta bestelako egi bat (edo batzuk) topatu zituzten. Bere doktoretza tesian luze ta zabal darrai Jon Letamendik ideia hau azaltzen, baina azken batean, honetan laburtu daiteke:
garai politiko konkretu batean eraikitako teoriak eta egiak, ezbaian jarri daitezkeela; eta testuinguru bakoitzeko baldintzak aztertuz, ezagutza, zientzia eta jakituria handiagotuz joan.

Ez duzu/e uste horrela gehiago ikasiko dugula denok zinemari buruz, kulturari buruz, gizarteari buruz?
Esango didazue

Wednesday, October 08, 2008

Amaraunean liatu naiz

IEKom ikasketen lagun batek aipatuta, Euskadi Irratiko Amarauna saioan parte hartu dut.
Bi blogari trebe izan ditut ondoan: Joxe eta Bontxi.
Eta di-da baten lehen saioa zepilatu dugu, bakoitzaren aurkezpen xume bat egin ondoren, ondoko gaiak jorratuz:
  • Second Life eta mundu birtual horretan Euskararen Kultur erakundeak egin duen aurkezpena
  • Youtuberen Nire Izenean edo "In my name" ekimenaren gorabeherak
  • Euroganberan blogei buruz hitz egin eta onartu dena: esaten dena eta idatzi dutena... ez da berdina; beraz iritzia sortzeko gehiago eztabaidatu beharko da! Gai honek soka ekarriko du, blgosferan bederen.
Konturatu ginenerako, hamaiketako berriak etorri ziren eta... lehen eguneko tartea amaituta!
Bertan egon ginela frogatuta gelditu dadin, argazki pare bat atera eta... hurrengorarte!

Gehiago jakiteko/egiteko/liatzeko:

amarauna1

Wednesday, October 01, 2008

Wifi bidez konektatzeko

Duela gutxi Wifi sistema betekin borrokatzen egon naiz, etxerako moduko sare bat martxan jartzeko. Zenbait lagunek emandako aholkuen arabera, irekita uztea errazena zela esan zidaten. Baina ordenagailu bakoitzari baimena emanez: hau da, bakarrik baimendutako ordenagailuek konektatuko dira Wlan-ean.
Zer behar da horretarako? Sareko tarjetaren MAC delakoa (Media Acces Controlen akronimoa) ezagutzea.
Eta bidea zein da?
ipconfig/all exekutatzea.
Zer egin behar da horretarako?
Windows baldin baduzu, jo INICIO botoira eta EJECUTAR aukeratu
Han idatzi cmd eta sakatu intro.
Jarraian sistema eragilearen lehio beltz bat irekiko da; bertan idatzi hizt magiko hauek: ipconfig/all.
Jarraian zenbait datu agertuko dira, zure koneksioari buruz.
Tartean txartelaren MAC deritzona: direccion física bezala agertzen da, binaka taldekatutako 12 zenbaki eta hizkirekin osatuta.
Adibidez: 00-23-HJ-L3-87-M5

Linuxekin ari bazara, ifconfig idatzi beharko duzu terminal batean.

IZKUTUKO SAREA KONFIGURATZEA
Beste neurri babesle bat SAREA ez agertzea da; edo izkutuan mantentzea, hau da, bere izena ez dadila agertu Wifi Sareak detektatzen direnean. Horrela bakar-bakarrik sare hori dagoela (eta nola duen izan) dakitenek, sartuko dira; klabe berezirik gabe