Saturday, February 21, 2009

Euskal jakintza aurreratuegi

Maite Goñi eta Euskaljakintzako jendea aurreratuegi dabilela ematen du: zur eta lur gelditu omen da Maite gauzak sarean konpartitzeagatik. Administrazioak deitu behar izan dio, baliapide publikoak denon eskura jartzeagatik: hau aurpegi gogorra!
Baina galdetuko dugu, norena?
  • Bere borondate onarekin, eta bere denbora dedikatuz, materialak digitalizatuz denon eskura jarri dituenaren aurpegia?
  • administrazio publikoarena, guztion diruarekin materialak egin eta paperezko liburuetan argitaratzen duena, duela 25 urte bezalaxe, konturatu barik denborak ezezik, ohiturak, ikasteko moduak, materialak zabaltzeko, ezagutza konpartitzeko, sare sozialak sortzeko, argitalpenak banatzeko... eta abar luze bateko gauzak aldatu egin direla!
Maite nire aupadarik beroena, eta segi aurrera,
batzuentzat aurreratuegi bada ere.

Wednesday, February 18, 2009

Eztabaidarako beta

EITBn ospatzen ari den Telebista, Hezkuntza eta plataforma ezberdinen jardunaldian, gogoeta eta eztabaidarako beta heldu da.
Mahai-inguru-panel moduko baten eserita, "zenbat buru, hainbat aburu" gauzatu egin da.
Laburpen gisan hauxe aterako nuke nik:
* euskarri/plataforma berrietan edukiak jarri behar dira beti ere
* oso gaztea da (ni baino gazteago bederen) bide berri horiek erabiltzen asmatzen duena. Honen adibide bat Ferran Capo Dailymotioneko bozeramalea mahai inguruan egotea da; eta esan duena are gehiago!
Zergatik? Hori hurrengo eztabaidetan argituko delakoan nago.
Gehiago jakiteko/ikusteko joan eitbko esteka honetara.

Irakasleen telebista

John Richmond Eitbko jardunaldietan egon da Teachers.tv kanala aurkezten.
Arlo eta gai asko lantzeko materiala eskaintzen du zerbitzu honek, klaseetan erabiltzeko modu-moduan daudelarik!
Londoneko International Development Executive Teachers-en izenean hitz egiten du Johnek

Maria Ferreras haratago doa

Maria Ferrera, Youtubeko bazkide estrategikoen arduradunak dio Youtube haratago doala: "Youtube va mas allá del periodismo".
Sormenaz eta interakzioak hitz egiten, Kode etiko bat egotea komeni dela, norbere adierazpen askatasuna baino gehiago aldarrikatu nahi dutelako zenbait komunikatzailek. Mezu ezberdinak argitaqratzea posiblea dela esaten du, zenbait adibide jarriz; besteak beste, Barak Obamarena. Orain arte irrati bidez ematen ziren hitzaldien ordez, Youtuben bideo laburrak argitaratzeari ekin dio: streamingean ikusteko edo deskargatzeko aukerarekin.

Revolution On line

Tontxu Campos Hezkuntza sailburua, EITBren egoitzan ospatzen diren Revolucion Online Gazte logelan jardunaldian egon da, gogoeta eginez. Bingen Zupiriaren sarrera entzun ondoren, sailburuak puntu gordinak azaldu ditu:
  • zertarako erabiltzen duzue gazteok telebista eta plataformak?
  • Hezkuntza sisteman tresna b erri hauek erabili ditzakegu?
  • sormen kontua da ala gazteekin kontatu behar dugu?
Natibo digital delakoentzat hitzeginez, arazoa mugatze4n saiatu da: nola bihurtu informazioa (gehigizkoa) benetako ezagutza. Jakintza gizartera pasatu b ehar dugu, tresna berriak erabiliz.
Modu kritikoa erabiliz, nork bere mapa kontzeptual eta kognitiboa sortuz.
Jardunaldien bukaeran lan-talde bat sortzea proposatzen du, gazteak partaide direla, telebista eta bere edukiak aztertzeko. Lan egiteko animoak emanez bukatzen du Tontxuk bere hitzaldia, teknologiak helburu altuago batzuen zerbitzuan daudela aitortuz.

Monday, February 02, 2009

Bazkari nutritiboa benetan

Eitbn antolatu zuten bazkaria benetan nutritiboa izan zen: asko ikasi genuelako elkarrengandik, bertan egon ginen guztiak.
Eta hori gutxi balitz, lasaiago ikusi (eta ikasi) edo entzun dezagun, pilulaka jarri dizkigute bideo-grabazioak. Benetan ona egin duzuen lana, eta eskaini diguzuen ikasteko aukera: eskerrik asko! Nik egin nuen aurkezpena ikus/entzun nahi baduzue, hementxe dago.