Friday, January 08, 2010

Ubunturen eguneratzearekin arazoan

Ubuntu 9.10rekin oso pozik egon naiz. Karmic Koala bertsioa instalatzean ez nuen arazorik izan. Dana oso ondo joan zait, azken eguneraketa egin ondoren, pantaila hau agertu arte.
Panikoa sartu zait eta ez dakit zer egin.
Norbaitek laguntza pixka bat eman diezaidake?
GRUB izeneko arranke sistemarekin zerikusia omen du. Josu Orbek beste dakien norbaiten laguntza izan dezaket?

1 comment:

Josu O. said...

Eskerrik asko zure konfiantzagatik baina badaude hortik zehar nik baino asko gehiago dakienik!

Dena den, saiatuko gara. Zure grubeko menuan zerrenda izango duzu ez? kernel (nukleo) desberdinak izango dituzu aukeratzeko. Aurreko kernel batekin saiatzen bazara, berdin gertatzen zaizu?