Tuesday, November 29, 2011

Thursday, November 24, 2011

Nondik doaz gauzak?

Duela aste batzuk EIMAn aurkezten diren proiektuen artean antolatzen den Miguel Altzo sariketaren epaimahaian egoteko aukera izan dut.
Mahaikideen artean egon zen giro onaz gain, sintonia lortu genuen zenbait ideia konpartitzeko orduan.
Nik honela laburtu ditut:
+ Internet – lokalean
+ Multisistema – monosistema – only windows
+ Ariketa Interaktiboa – irakurri soilik (only read)
+ Interneteko zerbitzarian – aplikazio propietarioa –pendrive edo CDROMean
+ jostagarria (gamifikatuta) – azalpen magistrala

Hau da, trends edo etorkizuneko tendentziak, hemendik joango direlakoan nago (nire/gure uste apalean):
  • Interneten jarriko dira aplikazio gehienak, programak, jokuak eta abar eta ez ordenagailu lokalean
  • Sistema ezberdinetarako pentsatuta egongo dira eta ez bakarrik sistema eragile baterako; edo nabigatzaile (exploratzaile) bakar baterako, Windowsen bakarrik aurkitzen dena... Zein da? ;-)
  • Ariketa interaktiboak izango dira, bisitariak zerbait egitera gonbidatzen duena, eta ez bakarrik irakurtzekoa, pasiboki bisitatzekoa
  • Gero eta gehiago Interneteko zerbitzarietan izango dute ostatu; era berean gero eta gutxiago aplikazio propietarioak izango dira; nahiz eta internetetik jeisteko zertxobait ordaindu daitekeen :-/
  • Jostagarria izango da, atsegina, emozioak mobilizatzen dituena (game estilokoak), eta ez da klase magistral bat izango, entzuteko bakarrik pentsatuta, pasiboki kontsumitzeko.

Zer uste duzu zuk? Hau ipuin bat dela? Ala...
Hau hala bazan...
sar dadila kalabazan...
eta agertu dadila.... Interneteko plazan!

Tuesday, November 15, 2011

Zinebin Sua Zerutik Dator

Zinebiren filmen artean Zerutik Sua Dator dokumentala ikus-entzungo da Guggenheim museoan.
Egoitz Rodriguezen zuzendaritzapean, Bizkaiko hainbat herritan jasotako informazioarekin, bizipenekin eta sortutako pieza multimediekin osotu dute dokumentala. Zorionak Egoitz! ;-)

Thursday, October 20, 2011

Hezkuntzako Plataformak Moot11-n

Hezkuntza Sailaren Plataformak Gasteizen antolatzen den Moodle Mooten aurkeztuko dira gaur.
Eskaintza ikusi ondoren Moodlen eskaintzen diren ikastaro batzuk, bisitatuko ditugu emintegi instantzian,  Matematika, Arkeologia eta Hizkuntzak (Tales, Cuentos, Ipuin) lantzeko adibideekin (bisita moduan sartuta).

ESPORTATU IMS formatuan
Interesgarriak aurkituz gero, email bat bidaliz, baimena eskatu dezakezue irakasle bezala sartuz, IMS paketeak sortzeko eta beste zerbitzarietara eramateko; hots, ikastetxeetako ikastaroetara.
Hementxe dugu Josi Sierra, IKT programako aholkulariaren aurkezpena Berritzegune Nagusian.


Thursday, April 07, 2011

Errealitate areagotua

Areagotua edo gehitua esan badaiteke ere, errealitateari informazio gehigarria ematen dion teknologioa edo aplikazioak dira.
Haritz Rodriguezek azaltzen ditu ondo Elhuyarren bideo honetan, Teknopolisen emandakoa.

Monday, March 14, 2011

Denbora lerroak

Lankide batzuekin denboreren adiearazpena egiteko lerro batzuk probatzen egon gara. Ikusentzunezko Komunikazioaren inguruan bi zerbitzu probatu ditugu:
Gliderren adierazpen hau lortu dugu:

Wednesday, February 23, 2011

Asertibitatea Aprendicesekin

Aprendices taldea, Eutokian elkartuko da asertibitatearen gaia lantzeko, ezetz nola esan daitekeen ikasteko.
Aspaldi landutako gaia denez, material hau konpartitu dut ISUUn

Tuesday, February 01, 2011

Harbela Digitala Linuxekin

Eskoletara bidaltzen ari diren Smarten harbela digitala Ubuntun erabiltzen saiatzen ari naiz.
Busturialdeko Berritzeguneko IKT aholkulari bati esker lokalizatu ditut SMART etxearen driverrak Linuxen erabili ahal izateko, baina 10.10 distribuzioarekin ez dut asmatzen :-/
Laguntza pixka bat beharko dut: nork daki nola egin?

ITEREN LAGUNTZA
Hezkuntza Ministeritzak ITEren bitartez antolatu duen behatokian (observatorio tecnologico delakoan) laguntza gehiago topatu dut:
  • nondik deskargatu
  • nola desenpaketatu eta
  • nola pasahitza sartu.
Baina hala ere, ez dut lortu egokiro intalatzea. Laguntza beharko dut oraindik: nork daki nola egin?

Sunday, January 30, 2011

Txipi Aprendices aurkezten

Pablo Garaizar, alias @Txipi, TEDxBilbaon egon zen Aprendices taldearen aurkezpena egiten.
Conocity blogean Naiara Perez de Villarrealek argitaratu du post bat kontzeptu mapa baten laguntzarekin.

Wednesday, January 05, 2011

NORen Euskarazko Hedabideak

NOR taldearen Euskarazko hedabideak liburua, Edorta Arana, Patxi Azpillaga eta Josu Amezagaren eskutik idatzita, eskuragarri dago EHUren web tokian.
Berria Berriak eman zuen eta NOR taldearen tokira garamatza, PDFak eskuratu ahal izateko, lau hizkuntza hauetan:
Urtea ondo hasteko material interesgarria ezta?