Wednesday, February 23, 2011

Asertibitatea Aprendicesekin

Aprendices taldea, Eutokian elkartuko da asertibitatearen gaia lantzeko, ezetz nola esan daitekeen ikasteko.
Aspaldi landutako gaia denez, material hau konpartitu dut ISUUn

Tuesday, February 01, 2011

Harbela Digitala Linuxekin

Eskoletara bidaltzen ari diren Smarten harbela digitala Ubuntun erabiltzen saiatzen ari naiz.
Busturialdeko Berritzeguneko IKT aholkulari bati esker lokalizatu ditut SMART etxearen driverrak Linuxen erabili ahal izateko, baina 10.10 distribuzioarekin ez dut asmatzen :-/
Laguntza pixka bat beharko dut: nork daki nola egin?

ITEREN LAGUNTZA
Hezkuntza Ministeritzak ITEren bitartez antolatu duen behatokian (observatorio tecnologico delakoan) laguntza gehiago topatu dut:
  • nondik deskargatu
  • nola desenpaketatu eta
  • nola pasahitza sartu.
Baina hala ere, ez dut lortu egokiro intalatzea. Laguntza beharko dut oraindik: nork daki nola egin?