Atzo arratsaldean Galdakotik paseoan primula batzuk aurkitu nituen, eder ederrak, Ibilaldiaren bide-bazterrean.
Bide hori, eta bazter goxo-goxo hau, Jongo eta Naiararekin gogoratzeko beta ematen didanez, twit bat bidali nien eta... hara non, Eguzkibegi ikastolan urteetan zehar ikasitako tipo gazte elegante eta wapo batek... ez zekien zer diren/ziren primulak!!
Berben Xarma argitze aldera jakituria komunaren iturrira jo eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingeleraz berdin antzera deitzen direla ohartu nintzen/ginen: Primula Vulgaris.
Edozein kasutan, udaberria etortzeke, etortzeko, etortzear, etor.... dadila udaberriya!
SALOME CAMPOS BEOTEGUI
-
*SALOMÉ CAMPOS BEOTEGUI*
Fué una mujer de Bermeo, nacida en 1893, que vivió hasta el año1974.
Encontramos en el muro de *Asier Romero Andoniegi*, profes...
11 months ago
No comments:
Post a Comment